cabecera
Resolucion minima 800 X 600
webmaster
Ir a
:
Seleccionar
Fed. Empleados Publicos
Resultados Elecciones
USIAP-USO
Seguridad Privada
|
Inicio
|
Contactar
|
Delegaciones
|
menu
:: LSB - USO ::
EL SINDICATO
Coordinadoras
Nuestras Direcciones
Novedades
Ultimas Noticias
Todas las Noticias
Publicaciones
Caja de Resistencia
Seg. y Salud Laboral
Elecciones Sindicales
Formación
Igualdad
Legislacion
Calendario Laboral
SMI
IPREM
Convenios Colectivos
Afiliación
Consultas On Line
Cursos
Pension Minima 2010
Cuotas 2010
Retencion IRPF 2010
OPE Osakidetza 2009
Erretreten erreforma den bezala atxiki nahi du Frantziako Gobernuak
Fecha :14/07/2010
Erretreten erreforma den bezala atxiki nahi du Frantziako Gobernuak
Erretiroaren adina 60 urtetik 62ra atzeratzea atxikitzen du Ministroen Kontseiluari aurkeztu lege proposamenak
Erreformaren trabatzeko xedez, greba eta protesta eguna izango da irailaren 7a
JENOFA BERHOKOIRIGOIN.
• Erretretaren erreforma proiektuaren puntu nagusiak
Erretiroaren adina 60 urtetik 62ra atzeratu eta kotizazio urte kopurua ez bete arren, pentsioa oso-osorik jasotzeko eskubidea 65 urtetik 67ra pasatuko da. Hori dio atzo Eric Woerth Lan ministroak Frantziako Ministroen Kontseiluari aurkeztu zion erretreten erreformari buruzko lege proposamenak.
Hots, ekainaren 16an aurkeztu lege proposamenari aldaketa gutxi ekarri dizkio Frantziako Gobernuak. Hau da, aldaketa tekniko eta juridiko batzuez gain, neurri nagusi guztiak bere hartan daude. Gizarte Gaietako Batzordearen aitzinean hartu zuen hitza Woerthek, eta «elkartasunean oinarrituriko» erreforma dela azpimarratu.
Jarrera mugiezin horren berri eman zuen Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak bezperan, France 2 telebista katean. Erretiroaren adina 62 urtetara atzeratzea «ezin hunkia» dela abisatu, eta protesta egunek erreforman eraginik ez dutela izango gehitu du.
Haatik, hiru neurriri «hobekuntzak» ekartzeko prest dago gobernua: lan baldintza gogorrei buruz, goizik lanean hasiriko langileei buruz eta kutxetan kotizatu dutenen pentsioez eztabaidatzea onartu du. Lege proposamenak dio 60 urterekin langileak %20ko ezintasun fisikoa baldin badauka pentsioa osorik jasotzeko aukera segurtatua izango zaiola, eta orain ere 60 urte aitzin erretiratzeko aukera izango dutela 18 urte aitzin lanean hasiriko langileek kotizazio osoaz gain bi urte gehiagoz kotizatua badute.
«Langileria entzun gabe»
«Langileriaren ahotsa entzuna izan ez dela» ikusirik, haserre daude sindikatuak eta indar harremana azkartzeko deia egin dute. Erreformaren «trabatzeko» eta «benetako negoziazioak» eskatzeko, CFDT, CFTC, CGT, FSU, UNSA eta Solidaires arteko intersindikalak deiturik, ehun lagunez gora bildu ziren atzo eguerdian Baionako suprefetura aitzinean. Oldartu kolektiboa ere egon zen, greba orokorraren mezua zabaltzeko.
Irailaren 7ko greba eta manifestaziorako gomita egin du Alain Duzert CGTko idazkari nagusiak, eta zehaztu «aurrekoan baino jendetsuagoa» izan beharko dela. Erreforma horren aurka, ekainaren 24an, 10.000 lagun bildu ziren Baionako karriketan. Horrez gain, agorrilaren 23an hautetsiengana joango direla jakinarazi du, erreforma horri buruz daukaten iritzia eskatzeko xedez.
Datorren astean eztabaidan
Asteartetik ostegunera, Frantziako Asanblea Nazionaleko Gizarte Gaietarako Batzordean aztertuko dute lege proposamena, eta hainbat aldaketa egiteko unea izango da. Oposizioak zuzenketa anitz iragarri ditu, nahiz jakin onartuak izateko aukera gutxi daudela.
Eztabaida horiek prentsari irekiak izateko aukera dute, baina erretreten erreformari buruzkoa ez irekitzea erabaki dute batzordeko bulegoak eta haren lehendakariak, Pierre Mehaigneriek (UMP). «Gardentasun eskasa» gaitzetsi du oposizioak, eta haren presioari esker, bilera bukaera guztiz prentsarekin puntu bat egingo dela segurtatu du Mehaigneriek.
Batzorde horrek ekarri aldaketez osatu lege proposamena irailaren 7tik goiti eztabaidatuko da Parlamentuan. Sarkozyk planteatu agendaren arabera, urri bukaerako bozkatua izatea espero du.
ERRETRETAREN ERREFORMA PROIEKTUAREN PUNTU NAGUSIAK
Adinaren atzeratzea. François Mitterranden agintaldiaren hasieran, erretretaren adin ofiziala 60 urtera jaitsi zuten Ipar Euskal Herrian eta Frantzian. Orain, Frantziako Gobernuak proposatu du 62 urtera handitzea, progresiboki, urtean lau hilabetez lanaldia luzatuta. Hau da, pentsioa osorik jaso ahal izateko, 60 urteren beharrean, gutxienez 62 izan beharko dira 2018an. Berez, frantziarrek gero eta beranduago hartzen dute erretiroa: 2009an, batez beste, 61,5 urterekin hasi ziren pentsioa jasotzen, 2005ean baino ia hiru urte geroago.
Kotizazioen luzera. Erretiroaren adin errealaren atzeratzeko arrazoi nagusia da gero eta urte gehiagoz kotizatu behar dela pentsioa osorik jasotzeko. 2012an, 41 urte izango dira; 2013an, 41 eta hiru hilabete, eta 2020an, 41 eta erdi.
67 urteko muga. Kotizazio epeak betetzerik ez zutenek 65 urtetik aitzina pentsioa oso-osorik jasotzeko aukera zuten orain arte, baina atzo proposatutako erreformak 67 urtera arte gibeleratuko du adin hori.
Kotizazioaren neurria. Funtzionarioek beren sariaren %7,85 Gizarte Segurantzan kotizatu beharrean, %10,55 pagatu beharko dute, sektore pribatuko langileek bezalaxe. Gainera, gutxieneko pentsioa jasotzeko funtzionarioek zituzten erraztasunak desagertu egingo dira.
Lan gogorra. 60 urterekin langilea fisikoki ahuldua bada -20ko ezintasun fisikoa baldin badauka-, pentsioa osorik jasotzeko aukera segurtatua izango du, osoki kotizatu gabe ere. 18 urterekin lanean hasi zirenek ere baliatu ahal izango dute neurri hori. Urtero erretreta hartzen dutenen %15 inguruk.
Diru sartzeak. Erreforma Erretiro Kutxaren defizita murrizteko da. 2015etik aitzin, 40.000 milioi euro galduko ditu urtean. Defizita gutxitzeko, soldata handienen errenta zerga puntu bat igoko da, stock option-ak zergapetuak izango dira eta enpresen ihesbide fiskal batzuk kenduko dituzte.
Ver todas las noticias